Lau urtetik gorako haurrentzako ipuinak, asteartean
Lur Korta izango da saioa gidatuko duena. Manuel Lekuona bibliotekan izango da ipuin kontaketa.
Datorren asteartean, apirilak 2, Lur Kortak ipuin kontaketa saioa eskainiko du Manuel Lekuona bibliotekan. Kasu honetan, lau urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da saioa.
17:00etan hasiko da, eta ohi bezala, puntual izateko eskatu dute antolatzaileek. Astearteko saioa haurrentzako bakarrik izango da.
