Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ongietorria, komunitatean

Etzi goizean atsolorra egingo dute, 2018an jaio ziren oiartzuarrei ongietorria emateko, eta euskal kulturan heziko dituzten konpromisoa adierazteko.

atsolorra 17.43.31 Oiartzuarren zuhaitzari adaxka berriak gaineratuko dizkiote.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/03/29

Xabier Leteren poesiek arrastoa utzi dutela eztabaidaezina da. Izarren hautsa-ko zuhaitz adaxka gazteena askotan erabili izan den errekurtsoa da. Etzi goizean, berriz, irudikatuta ikusteko aukera egongo da. Izan ere, iaz jaiotako oiartzuarrei atsolorra egingo diete. Aro garaikidearen bosgarren ekitaldia izango da igandekoa.

Azaroan hasi ziren aurtengo ekitaldia prestatzen, eta lan horietan buru-belarri murgilduta egon den gurasoetako bat Naiara Domingo izan da. Hilabetean behin geratu dira, aurtengo ekitaldia fintzeko, eta bota dituzten ideien artetik galbahea pasatu, eta ondu dute igandekoa. Lehenik eta behin, Josune Cousillas Kultura zinegotziak harrera hitz batzuk izango ditu udaletxeko pleno aretora hurbiltzen direnentzako. Ondoren, Ane Badiolak eta Joxe Leon Kazabonek hiru kanta abestuko dituzte: Amaren bularra, Amatxo eta Maitatasunez. Gurasoek aukeratu dituzte kanta horiek, eta Domingok jakinarazi duenez, hori izan da ekitaldia prestatzerakoan gehien kostatu zaiena. Aurreko urteetan bezala, txalapartaren ttakunak ez du hutsik egingo: Aritz Oiartzabal Kapeo-ren ardura izango da hori, beste urte batez. Aurten, gainera, motibo handiagoarekin: iaz aita izan zen. Domingok azaldu duenez, ez zen oso zaila izan Kapeo konbentzitzea. Jon Martinek ere botako ditu bertsoak.

Ekitaldiarekin bukatzeko, haur bakoitzaren izena esango dute, eta haien gurasoek banan-banan eramango dituzte oholtzarantz. Han, Oiartzunen kolorea daramaten zapiak jasoko dituzte. Ekitaldiarekin bukatzeko, haurren argazkiak jarriko dituzte oiartzuarren zuhaitzean; hamabi adaxketan —hilabete bakoitzeko bat— jarriko dituzte oiartzuar berrien irudiak. Gainera, ekitaldian zehar, haurrek behar dutena eskainiko diete: abestiak kantatuko dizkiete, eta haiekin jostatuko dute. Hala ziurtatu du Domingok.

Kantek, bertsoak eta txalapartak osatuko dute etziko egitaraua

Gurasoek Oiartzungo Udalarekin elkarlanean prestatzen dute atsolorra. Domingo bera lehen aldiz izan zen ama, duela hamar hilabete, baina estreinakoz parte hartzeak ez du esan nahi hasieratik hasi behar izan dutenik: «Berez, bazeuden gurasoak bazekitela ekitaldia nola zen, eta aurreko urteetan zer egiten zen. Nik ere baditut lagunak haurrak eduki dituztenak, eta pixka bat bagenekien guk ere bai nondik doan gauza». 2018a baino lehenago guraso izan direnen aholkuak jaso dituzte. Baita udalarenak ere. «Beraiek ez dutenez bat bera ere galtzen…», esan du, txantxetan, Domingok.

Konpromisoa
Gaur egun, atsolorrean konpromiso bat adierazten dute haur jaioberrien gurasoek eta gainontzeko senideek: umea euskal kulturan eta euskaran heziko dutela. Udalak, bere aldetik, babesa eskaintzeko ardura hartzen du, oiartzuar diren heinean. Lehen beste modu batekoa izaten zen, asistentzialagoa edo. «Irakurri dudan eta hitz egin dudanaren arabera», esan du Domingok, «emakumeek haurra edukitzen duenean, gizona lanera joaten zen, eta emakumea etxean geratzen zen, minduta eta bakarrik. Herrietan egiten zena izan ohi zen, haurrik ez zuten emakumeak bere etxera joaten ziren: janaria eramaten zuten, konpainia ematen zioten… emakumea osatuta egon arte». Hori, baina, aldatu egin da, egungo bizimoduan gauza asko aldatu diren bezala. Zentzu komunitarioa eraldatu egin da: «Normala da: orain ez diozu bizilagunari esango zure etxera etortzeko, janariarekin… Esan, esan daiteke, baina konfiantza handia behar da horretarako…». Aurkezpen sozial bat egitea berreskuratu nahi izan dute Oiartzunen, bataioen antzeko zerbait, baina elizaren kutsu erlijiosorik gabekoa.

Atsolorrarekin, aurkezpen sozial bat berreskuratzea bilatu dute

Bataioak, kasu askotan, aitzakia izaten dira senideak elkartzeko. Atsolorrarekin antzeko zerbait gertatzen da: haurraren gurasoez gain, senide gehiago hurbiltzen dira pleno aretoko ekitaldira: «Esaten digute aiton-amonak ere gonbidatzeko. Aurten, jende gutxik eman duenez izena eta haurrarekin txoratuta gaudenez, izeba, osaba eta lehengusuak ere gonbidatu ditut». Aurreko urtetan jende gehiagok eman du izena, eta esan dute tokia egongo dela kuriositatea ase nahi duenarentzat. «Ekitaldi oso polita da», baietsi du Domingok. Familiak elkartzen diren bakoitzean gertatzen den bezala, ez da jatekorik eta edatekorik faltako. Bakoitzak berea eramango du etxetik, denekin partekatzeko. Hori bai, etziko hamaiketakoaren menua ez dute adostu, eta Domingori azaldu izan diotenez, oso ongi funtzionatzen du. «Agian denok eramango dugu sagardoa edo bizkotxoa… Auskalo».

Hori igandeko hamaiketakoa. Aperitiboa izan daitekeena gaur arratsalderako gorde dute: Atsolorra film laburra emango dute Manuel Lekuona bibliotekan, 17:00etan hasita. Ruben Rosas zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izango da ondoren. Emanaldia doan izango da.

Igandeko 79 protagonisten izenen zerrenda

Aiala; Uxue; Bidatz; Maren; Ziara; Mikel; Jara; Luca; Adei; Asier; Ekhi; Libe; Allys Isaene; Haitz; Laia; Alaia; Simone; Paula; Alain; Iara; Daria Ehinomhen; Egoa; Markel; Ekain; Ekhi; Ekai; Ara; Ekaitz; Xuhar; Kattalin; Amel; Oxel; Irati; Favio Sebastian; Unai; Lide; Guillermo; Maiane; Aratz; Nayeli; Mara; Ibai; Ganix; Udane; Anje; Naier; Elian; Izaro; Lian; Nikolas; Hegoa Namur; Nahia; Amir; Eki; Nira; Alia; Luar; Maya; Naroa; Jare; Adei; Nile; Yasmin; Amets; Sara; Ethan; Carlos; Kiara; Izar; Eñaut; Dei; Oier; Adur; Renad; Aiur; Ekain; Kepa; Dalu eta Hegoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.