Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

10301 Elkartasun Keinu sortu dute, lan humanitarioan dabiltzanak laguntzeko

Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa taldeekin kolaboratzeko proiektua abiarazi dute Oiartzunen. Hainbat ekitaldi egingo dituzte aste honetan bertan hasita.

10301 elkartasun keinu
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/04/01

Zaporeak edo Itsas Salbamendu Humanitarioa bezalako proiektuek errefuxiatuak laguntzen saiatzen dira, uzten badiete. Lan humanitarioa egiten duten erakundeei zein errefuxiatuei laguntzeko asmoz, 10301 Elkartasun Keinu egitasmoa abiarazi dute.

Helburuetako bat izango da 10.301 euro lortzea —oiartzuar bakoitzeko bat—, Itsas Salbamendu Humanitarioaren Aita Mari ontzia laguntzeko. Libiako kostalde inguruan dauden naufragoak jasotzea da helburua, heriotzatik salbatzeko.

Beste helburua, berriz, Zaporeak iniziatiba laguntzea da. 2016tik daude Grezian, errefuxiatuei jaten ematen. Elikagaiak bildu nahi dituzte eurentzako, eta gaur bertan hasi dira horretan. Hilaren 12ra arte Elizalden, Haurtzaron, Oiartzon eta Urmendin jasoko dute janaria. Hilaren 15ean eta 16an, Kataxulo Gaztetxian egongo dira, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Honakoa da 10301 Elkartasun Keinu dinamikak prestatu duen egitaraua:

Gaurtik hilaren 5era bitartean

  • 24 milia dokumentalaren ikustaldia eta hitzaldia Haurtzaro Ikastolan.

Hilak 3, asteazkena

  • 10301 Elkartasun Keinu-ren aurkezpena eta Refugiados dokumentalaren emanaldia. 19:00etan, udal bibliotekan.

Hilak 6, larunbata

  • Azoka solidarioa, arratsaldean, Done Eztebe plaza inguruan.
  • Oiartzunera etorri berri direnei, harrera. 16:30ean, Abaraxka ludotekan. Ondoren, 19:00etan, 24 milia dokumentalaren ikustaldia eta hitzaldia, bibliotekan.

Hilak 11, osteguna

  • Pertsona migratzaileekin pintxo tertulia solidarioa. 19:30ean, gaztetxean.

Hilak 24, asteazkena

  • Munduko jolasak. 17:00etan, Abaraxka ludotekan.

Hilak 25, osteguna

  • Zuk dokumentalaren emanaldia. 19:00etan, pleno aretoan.

Hilak 30, asteartea

  • Truk txapelketa solidarioa. 22:00etan, gaztetxean.

Maiatzak 1, asteazkena

  • Endika Loiolaren diskoaren aurkezpena. 18:30ean, gaztetxean.

Maiatzak 4, larunbata

  • Azoka solidarioa: goizez plazan, eta arratsaldez frontoian.
  • Lasterketa, 11:00etan.
  • 14:00etan: bazkari solidarioa eta bazkaloste musikatua. 14:00etan, Elorsoron. Txartelak salgai Sorgin, Kastro eta Kabitxon.
  • 23:00etan: festaren jarraipena, gaztetxean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.