[Galeria] 2018an jaiotako oiartzuarrek jaso dute komunitatearen ongietorria
Bosgarren urtez jarraian, atsolorra ospatu dute Oiartzunen. Udaletxeko pleno aretoa haur eta senidez bete da, ongietorria emateko asmoz.
Ane Badiola eta Joxe Leon Kazabonek kantatu zieten haurrei. Iaz jaiotako oiartzuarrei ongietorria egin zieten atzo, komunitatean, udaletxeko pleno aretoan. 2018an jaiotako 28 haurrek eta haien senideek bete zuten pleno aretoa. Josune Cousillas zinegotziak harrera egin zien denei, eta ondoren etorri ziren kantak, bertsoak… baita oiartzuarren zuhaitza ere bai. Hona hemen ekitaldiko argazki batzuk.
