Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Bideoa] Korrikaren entsegu orokorra Oiartzunen egin dute

Korrika Perpendikularra egin dute herrian, furgoneta gidariak trebatu daitezen. Korrikaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Oiartzunen.

korrika perpendikularra
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/04/01

Korrika 21ek furgoneta gidari berriak estreinatuko ditu aurten. Gida baimena edukitzea nahikoa ez denez, lasterketarako maniobrak egin zituzten atzo goizean Oiartzunen. Korrika Perpendikularra izena jarri zioten simulakroari, eta Karrikatik pasatzeko probestu zuten, lasterketa ez baita auzotik igarotzen.

Korrika Perpendikularra egiten zen bigarren aldia izan zen atzokoa. Lehenengoa 1997an egin zuten, eta bost pertsonek izan zuten parte hartzeko ohorea. Atzo dezentez gehiago izan ziren. Antolatzaileek eskerrak eman zizkieten parte hartu zuten oiartzuarrei.

Korrika… Kulturala

AEK-k antolatzen duen lasterketaren inguruan hainbat ekitaldi antolatzen dituzte urtero. Datorren ostegunean, hilak 4, Txillardegiren klika dokumentala eskainiko dute pleno aretoan, 19:00etan hasita. Ondoren, Kote Camacho zuzendariak hartuko du hitza, eta Txillardegi Liburutegia taldeko Dani Goñi eta Martin Anso ere solasaldian egongo dira. Handik aterata, klika-poteoa egingo dute, honako tabernetan: Amazkar, Garmendi txokolategian, Gazte Izanak, Kastro, Kabitxo, Laia, Miren, Sorgin, Tolaita eta Xabale.

Hurrengo ostegunean errepikatuko dute klika-poteoa, eta tonbola erantsiko diote. Sariak banatzen egongo dira 17:00etatik aurrera, plazan, trikitilariek girotuta.

Biharamunean iritsiko da Korrika, abizenik gabe. Bezperan bezala, Korrika-tonbola egingo dute Done Eztebe plazan, arratsaldean. 15:00etatik aurrera, Korrika Txikia ospatuko dute herriko kaleetan zehar, ikastetxeen biribilgunetik.
17:00etan hasita bertsolariak, euskal dantzak, dantza garaikidea eta abar egongo dira plazan. Korrika Gaztea 19:00etan hasiko da, Elizalden, eta ondoren afari merienda egingo dute. Ibargaingoek bat egingo dute, musikarekin.

Arratsean afariak antolatu dituzte Girizian (15 euro, euskaltegian erosi); Iturriozko frontoian eta kontsejupean, autogestionatuak. 21:30ean Malen eta Ekain musikariek emanaldia eskainiko dute plazan, eta 23:00etan beroketa saioa egingo dute, lasterketa iritsi baino lehenago. Korrika pasata, brindisa eta karaokea egingo dituzte Kataxulon.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.