Ur hornidura eta estolderiagatik tasa ordaintzeko epea zabalik da
Ordaintzeko borondatezko epea maiatzaren 16an bukatuko da.
Iazko laugarren lau hilerokoari dagokion uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasak ordaintzeko epea zabalik da maiatzaren 16ra arte. Helbideratutako ordainagiriak, azken egunean kobratuko dituzte. Ordainagiria helbiderat gabe duten zergadunek, berriz, Zu! Zerbitzuan egin beharko dituzte ordainketak, edota Errenteriako Udalaren entitate laguntzaileetan.
Borondatezko ordainketa izango da maiatzaren 16ra arte. Epe hori bukatuta ordaindu ez direnak errekarguekin kobratuko dira, baita atzerapen korrituak eta sortzen diren ekintzen gastuak ere.
