Kanpamenduetarako plazak zozkatuko dituzte gaur
Emaitzak bihar zintzilikatuko dituzte 15:00etatik aurrera gazteriaren web orrialdean. Plaza lortu duten pertsonek izen ematea egin beharko dute hilaren 8tik 12ra Zu! Zerbitzuan presentzialki edo aipatutako web orrialdearen bidez.
Lousadara joango dira helduenak kanpalekuan. Gaur goizean zozkatuko ditu udalak udako kanpamenduetarako plazak, 100 guztira. Plaza horien erdia, 2007-2009 urte bitartean jaio direnen artean Beirera joateko zozkatuko dituzte, eta beste erdia, 2003 eta 2006 urte artean jaiotakoen artean Lousadara (Portugal) joateko.
Zozketa publikoa izango da eta 10:00etan hasi da Merkatuzarreko balioanitz gelan. Emaitzak bihar zintzilikatuko dituzte 15:00etatik aurrera gazteriaren web orrialdean. Plaza lortu duten pertsonek izen ematea egin beharko dute hilaren 8tik 12ra Zu! Zerbitzuan presentzialki edo aipatutako web orrialdearen bidez.
Aurten 199 eskaera jaso ditu udalak kanpamentuetarako eta horien %43,21 telematikoki egin dira. Txikiak eta Udalekuak programen kasuan, 800 izen emate izan dira eta horietatik %31 online izan dira.
