Koreografia Onena (Sharon Fridman) eta Gizon Dantzaririk Onena (Eneko Gil) kategorietan dira finalistak errenteriarrak Erritu lanarekin.
Aste honetan bertan izango da lehen emanaldia Hecho en Casa konpainiaren Cyrano lana, zehazki. Niessen Kulturguneak hartuko du emanaldia 18:00etan hasita eta sarrerak 3 euroan dira salgai.
Eztena berritzaile bat dator aurtengoan; horren barruan hiru egonaldi artistiko antolatu dituzte herrian, eta horien emaitzarekin osatuko dute aurtengo Eztena Jaialdiaren egitaraua ekainaren 21, 22 eta 23an.
Nahikari Otermin alkategaiak enplegua eta ekonomiari lotutako proposamenak aurkeztu ditu gaur
Ekitaldi politikoa egin du koalizio subiranistak. Juan Karlos Izagirre ahaldun nagusigaia eta Jon Iñarritu Gorteetarako hautagaia izan dira bertan.
Oiartzunek urteetan egin duen lanketaren haritik, Oarsoaldeko lau udalek errenta aitorpena euskaraz egitera deia egin diete eskualdeko zergadun guztiei.
Hilaren 10ean egingo dute lehenengo bilera. Iazko balorazioa egingo dute, eta herriko talde eta eragileek proposamenak luzatzeko aukera izango da.
Ekitaldi politikoa egingo du ostiralean (hilak 5), eta Jose Angel Rodiguez alkatetzarako hautagaiarekin batera arituko dira Adriana Lastra PSOEren Idazkariordea, Idoia Mendia PSE-EEren Idazkari Nagusia, eta Odon Elorza kongresurako Gipuzkoako PSE-EEren hautagaia. Hitzaldia Reina aretoan izango da 19:00etan hasita.
Bideo jokoen teknologia erabiltzen hasi dira Gizarte Zerbitzuak adineko jendearekin lan egiteko. Horrela egiten ari da Errenteriako Udalaren Lagunkide-Acoge zerbitzua kudeatzen duen Lahar Elkargoak pasa den abendutik.
Larunbatean izango da aurkezpena Merkatuzarren; ondoren herri bazkaria antolatu du EH Bilduk, eta txartelak Biteri 7ko hauteskunde bulegoan daude salgai.
Antton Kazabonen liburu bat eta Pello Añorgaren beste bi, ikasleek hautatutakoen artean. Iosu Mitxelena eta Jokin Mitxelena, ilustratzaile onenak.
Herriko zein hala nahi duten familia guztiei zuzenduta dago eskaintza, eta izena emateko epea zabalik da apirilaren 9ra bitartean.