Udarako campusa antolatu du Trintxerpek

Maiatzaren 31 baino lehen eman behar da izena

Trintxerpeko Kirol Elkarteak udarako campusa antolatu du. Bi aste izango dira aukeran, ekainaren 24tik 28ra bitartean edota uztailaren 1etik 5era.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, askotariko jarduerak antolatuko dituzte: futbola ez ezik, irristaketa, piraguismoa, jolasak, txangoak… guztia,  09:00etatik 13:00etara, goizero eta euskaraz.

Matrikulak 75 euro balio du eta kirol arropa (galtza eta elastikoa) eta eguneroko hamaiketako barne hartzen ditu. Maiatzaren 31 baino lehen eman behar da izena eta anai-arrebak apuntatzekotan edota bi asteetarako izena-ematekotan deskontuak egingo dituztela agindu  dute.

2006eta 2011 urte bitartean jaiotako haurrek (bihar barne) eman dezakete izena, eta ez dira zertan Trintxerpeko kirol elkarteko kide aurrez izan behar.

Interesdunek  posta elektronikoz idazti behar dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.