Xanistebanetako Jai Batzordea aurtengo festak prestatzen hasiko da

Hilaren 10ean egingo dute lehenengo bilera. Iazko balorazioa egingo dute, eta herriko talde eta eragileek proposamenak luzatzeko aukera izango da.

Atzo izan zirela ematen du, baina ez da horrela: xanistebanak bukatu zirenetik ia zortzi hilabete pasatu dira. Xanistebanetako Jai Batzordea berriro martxan jarriko da. Hilaren 10ean elkartu dira, 2019ko festak prestatzen hasteko. 19:00etan hasiko da bilera, Manuel Lekuona bibliotekan.

Iazko balorazioa egingo dute, eta aurtengo ekitaldiak proposatzeko aukera izango dute herriko talde zein eragileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.