Bi Max saritarako finalista da Kukai Dantza

Koreografia Onena (Sharon Fridman) eta Gizon Dantzaririk Onena (Eneko Gil) kategorietan dira finalistak errenteriarrak Erritu lanarekin.

Kukai Dantzaren 'Erritu' lana. Argazkia: Mendi Urruzuno

Gorenean da Kukai Dantza. Ez da horretan zalantzarik. Bere lanak eman ditu fruituak eta ematen jarraitzen du. Espainiako Dantza Sari Nazionala, saritu eta bi urtera jaso zuen Kukai Dantzak pasa den hilabetean, baita herriaren aitortza ere. Orain berriz, Max Sarietako bi kategoriatan finalista dela jakinarazi dute. Koreografia Onena (Sharon Fridman) eta Gizon Dantzaririk Onena  (Eneko Gil) kategorietan dira finalistak errenteriarrak Erritu lanarekin. Oskararekin zazpi kategorietan finalista izan zen sariketa berean 2017an. Orduan hiru sari ekarri zituzten maletan Euskal Herrira. Max Sariak maiatzaren 20an banatuko dituzte Valladoliden.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.