Olinporaino bidaia, bakea erreskatatzera
Ezezagunok Antzerki Elkarteak bere azken lana taularatuko du Donibanen
Lehen aldiz ariko da Pasaian talde irundarra Antzerkia lantzen duen elkarte bat da Ezezagunok, irundarra, irabazi asmorik gabekoa eta adimen-urritasuna duten aktoreekin lan egiten duena, eta larunbatean Pasaiara heldu da, bere azken lana aurkeztera. La paz y otras lunas aurkeztuko dute, Aristofenes La paz lanean oinarritutako antzezlana. 19:00etan hasiko da funtzioa, Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan. Sarrerak, 3 euroan, Internetez eros daitezke edota Donibanen bertan emanaldia hasi aurretik.
Trigeo izena da antzezlanaren protagonista nagusiak. Gerraz nazkatuta, bidaia luze bat egingo du Olinporaino, gerraren jainkoa Aresek bahitua duen bakea askatzeko. Lan satiriko bat da, bi mundu paralelo aurkezten dituena, komedianteek istorioari buruzko beren bertsio sortu eta Aristofanesen burutazioez kexu ariko direlako.
Interpreteak Mikel Fiz, Nahiara Oronoz, Rafa Benitez, Mª Angeles Fernandez,
Haritz García, Aritz Hernandez, Miguel Kubat, Sergio Berne, Joserra Perez, Jon Cavero,
Igone Urkaregi, Jon Roncero, Haizea Sendón, Markel Mariezkurrena, Javier Santano,
Marta Oronoz, Amaia Fernández, June De la Fuente, Marina Aguirre, Connie Vidal, Ainhoa Ribera, Yessica Mateos eta Ainhoa Irazu.
Fitxa teknikoa:
Titulua: La Paz y Otras Lunas, (Aristófanesen La Paz lanean oinarrituriko bertsioa).
Egokitzapena: Miren Etxeberria, Ana Pérez eta Luisma Moreno.
Laguntzailea: Juantxo Quiroga
Irudia eta soinua: Luisma Moreno
Argiztapenaren diseinua: Rober Cebada
Argiztapen teknikaria: Javi Molina
Laguntzaile teknikoa: Irudi-Ots
Bideoa eta grafika: Jaime Razkin EMOTIZA
Zuzendariak: Miren Etxeberria, Ana Perez eta Luisma Moreno.
