Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pasaiatarrei herrian bertan lan egiteko aukera eskaintzea lehentasuna da EAJrentzat

Nahikari Otermin alkategaiak enplegua eta ekonomiari lotutako proposamenak aurkeztu ditu gaur

Nahikari Otermin, Trintxerpen, EAJk enpresen berrikuntza poloa kokatu nahi duen orubean.
Pasaia
2019/04/03

EAJ udal hauteskundeetarako landu duen programa aurkezteari ekin dio, eta gaur, programan jaso duten lau ardatzetatik lehena aurkeztu dute, hain zuen ere, enplegu eta ekonomiari lotutakoa.

Trintxerpen egin dute agerraldia, etorkizunean “berrikuntza poloa” kokatu nahiko luketen orubean. Izan ere, Oterminek nabarmendu duenez, “Pasaitarrei herrian bertan lan egiteko aukera eskaintzea lehentasuna baita EAJrentzat”.

“Tokiko ekonomia sustatu” nahi du EAJk, “pertsonen ongizatea bermatu eta gizarte babesa sustatu”, eta horretarako dituzten asmo eta ideiak plazaratu dituzte.

Oterminek azaldu duenez, Adinberri izango da zutabeetako bat, adineko pertsonei lotutako zentro bat ez ezik, “ikerketari, industriari eta unibertsitateari lotutako poloa” ere izango delako. Zentzu horretan Adinberrik berak sortuko dituen lanpostuetatik harago bertako ekonomia sustatzeko apustua egingo dutela gaineratu du: “Enpresa parkean jarduera ezberdinetako enpresak koka daitezen bultzatuko dugu, herritarrei aukera desberdinak eta berriak eskaintzeko. Eta lan hori Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egingo dugu, orain arte bezala”.

Ildo beretik, “tokiko jarduera indartu eta enplegua sortzeko kalitatezko turismo jasangarria” bultzatuko du EAJk, modu horretan “tokiko merkataritzan eta ostalaritzan” eragin asmoz.

Norabide berean, Pasaian hotel bat sortzeko beharraz mintzatu da Otermin: “Pasaiak badu xarma berezia, asko dira gure herria ezagutzera gerturatzen direnak eta Pasaian ez dago hotelik eta hori aukera bat izan liteke gure herriarentzat. Hotel bat eraikitzeko aukera aztertu eta bultzatuko dugu taberna eta jatetxe berrien sorrera ahalbidetzeko”.

Azkenik, Enplegu Plana bat sustatzeko konpromisoa ere hartu du alkategai jeltzaleak, “langabezian dauden pertsonei formazio eta lan aukera berriak eskaintzeko, Garapen Agentziarekin elkarlanean”.  Zentzu horretan, eta ekintzailetza indartzeko bidean,  “coworking gune bat, edo eta enpresa inkubategia sortzeko aukera” aztertuko dutela iragarri du Oterminek.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.