Wii terapia adinekoentzat
Bideo jokoen teknologia erabiltzen hasi dira Gizarte Zerbitzuak adineko jendearekin lan egiteko. Horrela egiten ari da Errenteriako Udalaren Lagunkide-Acoge zerbitzua kudeatzen duen Lahar Elkargoak pasa den abendutik.
Bideo jokoen teknologia erabiltzen hasi dira Gizarte Zerbitzuak adineko jendearekin lan egiteko. Horrela egiten ari da Errenteriako Udalaren Lagunkide-Acoge zerbitzua kudeatzen duen Lahar Elkargoak pasa den abendutik. Wii bideo joko gailuaren erabileraren bidez estimulazio kognitiboa eta fisikoa lantzen dituzte. Helburua hiru alo ezberdin lantzea da narriadura kognitibo baxua eta jokoak zein Wiiaren manduak erabiltzeko erabiltzeko galera fisiko edo sentsorialik ez duten pertsona nagusientzat: arlo soziala, kognitiboa, eta emozionala.
Lagunkide zerbitzuko begiraleek jarduera joko bakar batekin hastea, Big Brian Academy, eta horren barruan dauden bi mini jokoekin zehazki, kalkulua eta arreta lantzen dituztenak. Adinekoak moldatzen hasten direnean mini joko eta joko berriak gehitzen joango direla zehaztu dute.
Erabiltzaileekin proba egin zuten lehenik ondo moldatzen ziren, gustura aritzen ziren, metodologiaren egokitasuna edota zailtasunak aztertzeko. Erantzuna oso positiboa izan zela diote arduradunek: “Oso berritzailea iruditu zaie, gauza berriak ikastea atsegina iruditu zaie eta, gainera, bilobekin hitz egiteko aukera berri bat eman die”.