Alabergaren 60. urteurrena ospatzen hasiko dira
Aurten 60 urte beteko dira Alaberga auzoaren inaugurazio ofizialaz, eta horren harira, sei hamarkadak merezi moduan ospatzeko hainbat ekintza antolatuko ditu urtean zehar Arditurri Auzo elkarteak.
Aurten 60 urte beteko dira Alaberga auzoaren inaugurazio ofizialaz, eta horren harira, sei hamarkadak merezi moduan ospatzeko hainbat ekintza antolatuko ditu urtean zehar Arditurri Auzo elkarteak. Horietatik lehena, larunbatean egingo dute, egitarau beteko arratsaldea. Mural kolektiboa margotuko dute lehenengo, haurtzaindegiaren parean. Haur eta heldu, guztiak deitu dituzte margotzera.
Argazki zaharren proiekzioa antolatu dute ondoren, eta 20:00etatik aurrera, atzera egingo du auzoko plazak. Leku berean egingo dute pintxo potea 21:00etan hasita eta Ying Yang taldearen musika emanaldia. Egunean bertan, auzoaren 60. urteurrenaren harira egindako material berria erosteko aukera izango da gainera: kamisetak, eta jaietako banderolak.