Bi gizon atxilotu dituzte komertzio batean lapurtzeagatik
Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Errenteria-Oreretako Nafarroa etorbidean. Ertzaintzak berak emandako informazioaren arabera, Iztietako komertzio batean lapurreta egin dute bi gizonek. 17:30 inguruan izan da gertaera, eta Ertzaintzak komertzioaren izena zehaztu ez badu ere, handik hurbil atzeman dituzte lapurretaren egileak, Nafarroa Etorbidean.
Ertzaintzaren furgoneta bat, patruila bat eta udaltzaingoaren beste bi patruila ziren atxiloketaren unean.