Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mindarako bost pilotari, pilota egokituaren txapelketaren finalera

Pilota Egokituaren Master Cuparen finala jokatuko da igandean Beasaingo Antzizar pilotalekuan 12:00etan hasita, eta bertan ariko dira norgehiagoka Mindara elkarteko pilotariak.

Mindarako ordezkariak, pilotariak eta udal ordezkariak gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/04/04

Pilota Egokituaren  Master Cuparen finala jokatuko da igandean Beasaingo Antzizar pilotalekuan 12:00etan hasita, eta bertan ariko dira norgehiagoka Mindara elkarteko pilotariak. Agerraldia egin dute gaur mindara elkarteko kideek eta pilotariek, Julen Mendoza alkateak eta Jon Txasko Kiroletako zinegotziak. Mindara elkartearen izenean mintzatu da Estibaliz Sagarmendik eta elkarteko bost pilotari finalean arituko direla igandean azaldu du. Pilotarietako hiru oinez ariko dira eta beste biak gurpildun aulkian. Zumaiako elkartekoa bada ere, Mindararekin joango da finalera Leire Esnal; baita gurpildun aulkian arituko diren Beñat Lizaso eta Javier Etxezarreta.

Master Cupa garrantzitsua dela oso Mindararentzat esan du Sagarmendik, “ikusgarria oso, eta pasa den urtetik asko handitu da. Hala ere, gehiago zabaldu nahi dugu oraindik gure pilotariek aukera izan dezaten Euskal Herri osoan jokatzeko, eta indarra hartzeko. Pilotari profesionalena sustatzea ongi dago, baina pilota egokituan ari direnek ere maila oso altua dute eta partida ikusgarriak egiten dituzte”. Aukera ematera deitu du Mindarako ordezkariak, pilota egokituan ari direnek ere edozein frontoian jokatzeko aukera izan dezaten. Agerraldian, Iraitz Huegun, Eneko Sagarmendia, Asier Navaridas eta Leire Esnal izan dira, eta eskerrak eman dizkie. Baita Master Cupen antolatzaileei ere eta Errenteriako Udalari laguntza eskaintzeagatik.

12:00etan hasiko da finala eta lehen partida oinezkoek jokatuko dute, eta bigarrena gurpildun aulkian dauden pilotariena.

Finalera heldu diren pilotariak zoriondu ditu Mendozak, “maila oso altuan ari zareten jokatzen eta guretzat ohorea da gure herriaren izena Master Cup bateko finalean izatea”. Aitortu egin du, bestalde, Mindarak egiten duen lan eskerga , “sei urte daramagu elkarlanean, eta oraindik ere Mindarak proiektu asko ditu aurrera begira, proiektu horiek garatu behar dira. Pertsonalean ukitzen gaitu kasu honetan, kirola garrantzi handiko esparrua da udal politiketan, jende askorengana iristen da, haur eta gazte askorengana, eta pertsonen garapenean ezinbesteko elementua da. Honek ordea badu kiroletik harago doan balioa, kirola bera, eta hura modu inklusiboan lantzea da”. Azken hori Mindararen meritu “handia” dela erantsi du alkateak, “sei urtean mirariak egiten ari zaretelako”. errenteria ordezkatua egongo dela  Beasainen “so modu duinean” esan du, eta herritarrak deitu ditu pilotari horiei babes guztia erakustera, partidara bertaratzera, “eta erakusteko herri hau berez dena, inklusiboa, kohesionatua eta bere oinarriak sendo dituena”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.