Elkarrekin Podemosek ekitaldia egingo du asteartean
Foro irekia izango da, interesa duen orok galdetzeko aukera izan dezan.
Errenteriako Elkarrekin Podemosek (Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak) ekitaldia egingo du asteartean (hilak 9). Foro irekia izango da, interesa duen orok galdetzeko aukera izan dezan. Erantzuten berriz, Espainiako Gorteetako hauteskundetarako Elkarrekin Podemoseko hautagaiek erantzungo dituzte; zehazki Espainiako Kongresurako zerrendako lehenengo hiru hautagaiak diren Pilar Garrido, Rafa Sainz de Rozas eta Ubaldo Ortizek, eta Espainiako Senaturako hautagai errenteriarra, Nagore Basurtok.
Zumardian izango da ekitaldia 12:00etan hasita.