Lezoko erretiratuak Kantabriara doaz
Lezoko erretiratuak biltzen dituen etxeak, Aiton Bordak, bidaia antolatu du maiatzerako Kantabria aldera. Zehazki, maiatzaren 19 eta 20 artean Cabuernigako bailara ezagutzeko bi eguneko txangoa antolatu dute.
Maiatzaren 19ko goizean aterako dira Lezotik bidaiariak. 08:00etan izango da autobusa haien zain Bekoerrota kiroldegi ondoko autobus geltokian. Bazkaria bidean egingo dute, eta hara iristen direnean, ibarra eta Santa Lucia herria bisitatuko dituzte. Hurrengo egunean, berriz, gosaldu eta Santillana del Mar herrira joango dira lezoarrak, ondoren hotelean bazkaldu eta etxera itzultzeko.
Bidaian izena emateko, edo informazioa lortzeko (prezioa, zer eraman behar den eta bestelakoak) Aiton Bordatik pasatu behar dute interesdunek.