Madalenak iragartzeko irudi bila
Lanak bidaltzeko Herri Bizia webgunean atal berezia sortuko du udalak eta hara bideratu beharko dituzte parte hartzaileek maiatzaren 10era arte.
Madalenak iragartzeko kartel lehiaketa zabaldu du udalak. Aurkeztutako lanek originalak beharko dute izan, eta egileek bi lan aurkezteko aukera izango dute. Lanak bidaltzeko berriz, Herri Bizia webgunean atal berezia sortuko du udalak eta hara bideratu beharko dituzte parte hartzaileek maiatzaren 10era arte.
Jasotako lan guztien artetik 50 lan aurretik aukeratuko dituzte komunikazio teknikari batek eta kultur ondare teknikariak; irizpideen betetzea, originaltasuna, eta erabilitako teknika hartuko dituzte kontuan, besteak beste. Epaimahaia maiatzaren 31n bilduko da kartel iragarlea hautatzeko, eta egun horretan bertan jakinaraziko du irabazlearen izena. Saridunak berriz, 850 euro garbi, jasoko ditu.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.