Skate eta scooter zaleen gozamenerako, jardunaldia Lezon
Skate eta scooter zaleek aukera ona dute euren teknika hobetzeko, edo besterik gabe hobeto ibiltzen ikasteko. Koldobike Gezala pilotalekuan da jardunaldia.
Muturreko Kirol Klubaren eskutik, skatean edo scooterrean hobeto ibiltzeko, edo erabileran aurreratzeko jardunaldia egingo dute Lezon bihar (hilak 6, larunbata). Lantegi moduan antolatu dute, praktikan oinarrituz. 16:00etan hasiko da jardunaldia, Bekoerrota kiroldegiko Koldobike Gezala pilotalekuan (eguraldi txarra iragarrita dago biharko, horregatik aterpean egitea erabaki dute.
Pilotalekuan irristaketa kirol horietan trebatzeko elementuak jarriko dituzte, parte hartzaileek espazio ezberdinetan euren trebezia erakutsi eta hobetzeko. Norberak eraman behar du materiala (skateak, scooterrak eta kasko zein babesteko elementuak), baina hala ere, han izango dira hainbat scooter horiek ez dituztenentzat.