Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herriaren aktibatze eta konpromisoak ekarri du Gogorza etxera, Sareren arabera

Errenteria-Oreretako Sarek agerraldi jendetsua egin du gaur goizean, Aitzol Gogorzaren espetxeratze arindua baloratzeko. Ez dute Mikel Arrieta ahaztu.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2019/04/06
sare aitzol gogorza

Lourdes Urangak eta Jon MInerrek irakurri dute adierazpena.

Sarek deituta, herritar talde handi bat elkartu da gaur Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian. Aitzol Gogorza presoari, hogei urteren ondoren, espetxealdi arindua ezarri diote, bere gaixotasuna dela eta. Bere etxean jasoko du tratamendua.

Modu positiboan baloratu dute urrats hori, baina Errenteria-Oreretako herritar, eragile eta instituzioek egindako lana ezinbestekotzat jo dute. “Hemendik, herritik”, adierazi dute, “erakutsitako aktibazio eta konpromisoak eman dion bultzada ezinbestekoa izan da Aitzol etxeratzeko. Bidea zaila eta luzea izan den arren, gure ezberdintasunak alde batera utziaz, bide berean, elkarlanean lan egiteko gai garela erakutsi dugu beste behin ere”.

Bide horretan modu irmoan jarraituko dutela jakinarazi dute, elkarbizitza, konponbidea eta bakea lortzeko.

Hogei preso gaixo

Bihar, apirilak 7, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela gogorarazi dute. Horren harira, salatu dute hogei euskal preso gaixok espetxean jarraitzen dutela. “Kartzelan gaixotasunak areagotu eta sortzen dira; horregatik, gaixotasuna identifkatzerako unean, behar bezala artatuak izan behar direla gogorarazi nahi dugu”, gaineratu dute.

Gaixo dauden preso horien artean Mikel Arrieta oreretarra dago, Algeciraseko espetxean. Gaixotasun larri edota sendaezinak dituzten pertsona guztiek kalean egon behar azaldu dute. “Horregatik, Mikel Arrietaren eta gainontzeko larri gaixo dauden presoen gaixotasunak era duinak eta humanitarioetan artatzea eskatzen dugu”.

Sarek esan du bere konpromisoa dela konponbidearen agertoki justu eta iraunkor bat lortzea. “Bertan, biktima guztien sufrimenduaren aitortza eta errekonozimendua egin behar da. Horrez gain, preso guztien giza eskubideen urratzearekin amaitzea eskatzen dugu. Hau dena lortzeko, ezinbestekoa da zubiak eraikitzea”.

Aitzol Gogorzari espetxealdiaren aldaketa pozik jaso dutela berretsi dute, eta lanean jarraitzeko bultzada izan behar duela uste dute.

“Herri osoari eskerrak eman nahi dizkiogu eta egin dugun lanak fruituak eman dituela gogorarazi nahi dugu; eskerrak modu batean edo bestean zuen ekarpena eman duzuen guztioi, eragile edo elkarte guztiei”, gaineratu dute. Bukatzeko, esan dute Mikel Arrietak eta beste preso guztiek kalean egon beharko luketela.

Erlazionatutako edukia[Aurrerapena] Etxean beteko du zigorra Gogorzak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.