Espainiako Kopan brontzezkoa Begoña Lazkanorentzat
Aiora Irazuk finala jokatzeko aukera izan du
Larunbat honetan jokatu da Asturiasen piraguismoko ur lasaietako esprint olinpikoko Espainiako Kopa, eta bertan izan dira Donostia Kayak taldeko Begoña Lazkano palista internazional seniorra eta Pasaia Kayak taldeko Aiora Irazu oiartzuarra, gazteen mailan. Oso emaitza onak lortu dituzte biek.
Lazkanok erraz gainditu zuen erlojupeko sailkapen proba, zazpigarren postua lortuz –27 lehenengoak sailkatzen dira—, ondo kontrolatu zuen bere finalerdia, finalerdiko hirugarren eta azken txartela zailtasun handiegirik gabe ziurtatuta, eta finalera sailkatuz aukera guztiekin. 8. kaletik aritu zen finalean, eta estropadaren buruan izan zen azkenera arte, helmuaarik 350 metroren faltan, Ceutako Isabel Contrerasek eta Pontevedrako Carolina Garciak aurreratu zioten arte. Hirugarren izan zen Lazkano eta beste merituzko domina bat irabaztea lortu zuen, aurten estatuan eta nazioarterako dituen lehiaketetarako baliagarri.
Irazu, etorkizun oparoa aurretik
Gazteen Mailan, lehen aldiz lehiatu zen Irazu sprint olinpikoan, kategoria estreinatu berri den arren, oso ona eman zuen. 13. postua lortu zuen sailkapen proban eta finalerdi zail bati egin zion aurrera, finalerako txartela lortzeko. Finalean bederatzigarren izan zen.