Iparralde etorbideko espaloi zati bat eraikitzen hasi dira
Andreberonika etxearen eta Elizalde Hotelaren arteko espaloia eraikitzen hasi dira. 35.000 euro pasatxoko inbertsioa egingo du Oiartzungo Udalak.
Andreberonika etxearen eta Elizalde Hotelaren arteko zatian espaloia sortzeko lanetan hasi dira gaur goizean. Iparralde hiribideko oinezkoentzako bidearen zatiaren eraikitze lan horietan 35.500 euro inbertituko ditu Oiartzungo Udalak, hala jakinarazi duenez.