Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lapiko arteko sortzaileak

Gastronomia Erakusketaren XXXIV. ekinaldian bete-betean da Euskaldarrak elkartea. Urtero bezala, Oarsoaldeko 24 elkarte norgehiagokan ari dira, sariren bat etxera eramateko sortzen.

Landare elkarteko sukaldariak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/04/08

Lapiko arteko sortzaileen topagune bihurtu da Euskaldarrak elkartea bi astez. Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko elkarte gastronomikoentzat erreferente bihurtu den Gastronomia Erakusketaren XXXIV. ekitaldia abiatu zuen astelehenean, eta hilaren 11ra arte 24 elkarte gastronomiko lehiatuko dira sari handiaren bila. Sukaldean duten abilezia erakutsiko dute, mokadu berritzaile eta goxoak prestatuta, aukeran, goxoena, hori baita sariren bat eskuratzeko txartela emango diena.

Erakusketaren lehen egunean, astelehenean, Pasai Antxoko Lore Txorta, eta Errenteria-Oreretako Landare eta Hermanos Camino elkarteak lehiatu ziren. Alfredo Viañak eta Juantxo Arregik Landare elkartea ordezkatu zuten. Patata pure gainean egindako tomate kremadun iberiko masailak prestatu zituzten.

Irabaziko ote duten zalantzan jarri zuten, baina prestatutako platerari kalifikazioa ematen ausartu zen Viaña, «zazpi bat aterako dugu platerarekin. Normalean ardo beltzarekin-eta egiten dira masailak eta guk beste era bat, berritzaileagoa ekarri dugu lehiaketara». Sariak irabazi ditu aurretik Landarek Gastronomia Erakusketan.

Hermanos Camino elkarteko sukaldariak.

Hermanos Camino elkarteko Juan Mari Legorburu eta Jose Rico ere jo eta su lanean aritu ziren astelehenean plater goxoa prestatzen. Mingaina saltsan aukeratu zuten. Plater ona eta lehiaketarako egokia iruditu zitzaien mingaina saltsan, eta aurrera egin zuten horrekin. Haragiarekin aukera gehiago dituztela sinistuta daude, eta hala esan zuen Legorburuk: «Haragiak irabazten du hemen beti». Ez dakite zer emango duen kozinatutakoak lehiaketan, baina gustura aritu ziren zalantzarik ez da. Plater goxoa egiteko klabea ere eman zuten, «maitasuna eta kalitatezko produktuak erabilita plater izugarria aterako da, hori da sekretua».

Pasai Antxoko Lore Txorta elkartearen izenean Mikel Jareño eta Jokin Agote aritu ziren. Arkumea prestatu zuten, txilindron erara, «zerbait azkarra egin nahi genuen eta plater hau aukeratu dugu erraza eta goxoa iruditzen zaigulako». Nahikoa erraza dela platera dio Agotek, «zailena haragiari denbora juxtua hartzea da». Sei urte egin ditu parte hartzen Agotek, eta azken bietan aritu da Jareño. Sariak ere eraman dituzte etxera. Aurreko biek bezala, parte hartzea dute saria, baina ziurrenik gustura eramango dute erakusketaren sarietako bat beren elkarteetara.

Aste honetan segida
Hiru elkarte horiek izan ziren lehenak, baina joan den astean, beste bederatzi elkartetako kideak pasa dira Euskaldarrak-en sukaldetik: Errenteria-Oreretako Ostarte, Batasuna, Niessen, Beraun Bera, Arditurri, Gau Txori, Txintxarri eta Ondarra, eta Lezoko Altzate.
Aste honetan, gaurtik hasi eta ostegunera arte, beste hainbeste arituko dira su txikian, lehia bizian: Errenteria-Oreretako San Huberto eta Bukagaitz, eta Pasai Donibaneko Itsas Mendik hartuko dute lekukoa astelehenean; Lezoko Ixkulin, Pasai Donibaneko Yola eta Oiartzungo Aldeguna arituko dira asteartean; Errenteria-Oreretako Alkartasuna eta Bi Errota, eta Oiartzungo Bizardia, asteazkenean; eta azken egunean, hilaren 11n, Errenteria-Oreretako Euskaldarrak eta Lagunak, eta Pasai Antxoko La Armonia.

Luis Sada eta Fernando Oiartzun Euskaldarrak elkarteko kide eta gastronomia erakustaldiaren arduradunetako bi dira. Urte asko direla lehiaketak bete dituenak dio Sadak, eta kexu da lekukoa hartuko duen ondorengorik ez dutelako aurkitzen elkartean, «zaharrak gara antolaketan ari garenak eta urtero planteatzen badugu ere, data iritsi eta antolatzen jarraitzen dugu. Jende berria sartzea nahiko genuke, elkarteko jende gehiago hastea antolaketan lekukoa eman ahal izateko».

Parte hartzea, mugatuta
Elkarteek pozik parte hartzen duten zalantzarik ez dute, «zoratzen etortzen dira». Mugatuta dago parte hartzea, gehienez 24 elkarte dira eta itxaron zerrenda ere badutela azaldu dute, «bateren batek kale egingo balu kanpoan gelditu eta itxaron zerrendan dagoena sartuko litzateke».
34 urte atzera egin dute Sada eta Oiartzunek lehenengo lehiaketetara aurkeztutako platerak gogoratzeko. Garapena «itzela» izan omen da, «zerbait esatearren, tripaki kazuela arrunta aurkezten zuten garai hartan parte hartzen zutenek. Hori bai, izugarri goxoa, zalantzarik gabe».
Sofistikazioan gora egin dutela parte hartzaileek dio Oiartzunek, «batzuk esferak eta guzti egiten dituzte, sortzaileak dira eta aurkezpenak izugarri egin du hobera, asko zaintzen dute, batez ere batzuk». Euskaldarrak berak aurkezpena asko zaintzen duela diote biek, baina baita Yolak ere. Batasuna elkarteko sukaldariari egin dio erreferentzia Oiartzunek, «Tolosako Babarrunen Txapelketa irabazi du, Altzakoa izanik Josu Alvarezek, sukaldari bikaina da, eta plater zoragarriak prestatzen ditu lehiaketarako». Txintxarri ere aipatu dute, «elkarteetako plater tipikoak oso ondo lantzen ditu, urtero ekartzen du halako proposamenen bat, eta oso ongi egina».

Lore Txorta elkarteko sukaldariak.

Lehiaketaren antolaketan lekukoa hartzeko prest dauden bazkideak aurkitzea zaila zaiela aitortu dute, baina 100 lagunetik gora biltzen direla amaierako afarian esan dute, «giro paregabea sortzen da». Zailena dirua lortzea dute, baita laguntzaileak ere, «geroz eta zailagoa da babesleak lortzea, eskatzea oso gogorra da, eta ematea oso zaila». Horren harira, errifa atera dute aurten, antolaketarako dirua biltze aldera.
Ez dira «bustitzen» ausartu, eta ez dute apusturik egin nahi izan, «denek dutelako jokoan saria. Sukaldari ona izan zaitezke, gatzarekin nahastu eta ez asmatu kopuruan, eta platera hautsi. Amaierara arte ez dago jakiterik. Giltzarria, kalitatezko produktuak erabiltzea eta lasaitasuna».

Hilaren 13an egingo dute erakustaldia amaitzeko afaria, 21:00etan, eta horren barruan egingo dute sari banaketa. Guztira sei sari banatuko ditu Euskaldarrak elkarteak: irabazleak Mikelazulo garaikurra eskuratuko du, Errenteriako Udalak ematen duen garaikurra bigarren sailkatuak; Leku Zarra tabernak ematen duena hirugarren sailkatuak; eta Aralar tabernarena, laugarren sailkatuak. Sari berezia jasoko du kalitate-prezioa harreman onena duen platerak, De Cyne Reynak emanda; eta Elkartearen Plater Berezia sarituko dute Maria Antonia Zapirainek emandako garaikurrarekin.

Lehen balorazioa

Gastronomia erakusketaren bigarren astea hastear denean lehen balorazioa egin du Euskaldarrakek, erakusketaren antolatzaileak: “Sukaldariek lan handia egiten dute lehiaketa honetan, eta aparta oso”. helburu nagusia, Oarsoaldeko elkarte gastronomikoen arteko harremana sustatzea dutela esan dute, eta giroa, aurten ere, “bikaina” izaten ari dela. Lehen astean 12 elkarte pasa dira Euskaldarrak elkarteko sukaldetik. Esperotakoa bete eta gainditzen ere ari dela esan dute antolatzaileek erakusketaren lehen asteak eman duenari erreparatuta: “Nabarmendu behar da, lehenengo lau egunetan prestatutako platerak elkarteko sukaldaritza tradizionalarekin lotutakoak zian direla, hori bai berritasunekin. Haragia arrainari nagusitu zaio, eta masailak erabili dira gehien modu ezberdinetan kozinatuta”.

Gaur hasiko da erakustaldiaren bigarren eta azken astea eta maila gorena mantenduko den zalantzarik ez dute antolatzaileek. Euskaldarrak elkarteak herritarrak gonbidatu ditu parte hartzera, “sukaldariak lehen eskutik ikusteko lanean”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.