Oielekuko eta Aritxulegiko banku eta mahaiak konponduko dituzte
Aritxulegin dauden aisiarako sei mahaiekin hasi dira, eta ondoren konponduko dituzte Oielekuko beste seiak. 1.800 euro inbertituko dituzte.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Aritxulegiko mahaiak eta dagozkion aulkiak aldatzen hasi dira. Bertan dauden aisiarako sei mahaiak konponduko dituzte.
Lan horiek bukatzean, Oielekuko beste seien mantenua egingo dute. Udaleko brigadak egingo ditu lan horiek, eta 1.800 euro inbertituko dituzte horietan.