Migratzaileekin solasaldia antolatu dute, ostegunerako
Kataxulo Gaztetxian elkartuko dira, esperientziak partekatzeko. Pintxopote solidarioa egingo dute, 10301 Elkartasun Keinuk antolatuta.
10301 Elkartasun Keinu egitasmoak antolatuta, solasaldi solidarioa egingo dute migratzaileekin datorren ostegunean, hilak 11. Kataxulo Gaztetxian izango da, 19:30ean hasita. Pintxopote eguna izena, ez da jateko eta edatekorik faltako.
Oiartzun eta ingurura etorritako migranteak gonbidatu dituzte, eta eurekin batera hizketan ariko dira ostegun arratsaldean.