21. Korrikaren lekukoak, Lezon
Lezon, orotara, hamar talde eta eragilek eramango dituzte lekukoak 21. Korrikan. 22:39 inguruan jasoko dituzte lekukoak lezoarrek, Erroteta inguruan (Jaizkibelera joateko errepideko bidegurutzean). Sanjuandarren eskutik jasoko dute lekukoa lezoarrek.
Hemen, lekukoen hurrenkera.
- 2107 kilometroa, Errotetan. Lezoko Udala.
- 2107 kilometroa, bidegorri berrituaren hasieran. Lezoko Udaleko langileak.
- 2107 kilometroa, Donibane-Lezo errepidean porlanezko horma hasten den tokian. Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleak.
- 2108 kilometroa, Andreone baino lehenxeago (Lezo seinalean). Lezo Herri Eskolako ikasle eta gurasoak eta Lezo Institutua.
- 2108 kilometroa, Kale Nagusia 30. Pasaia-Lezo Lizeoko gurasoak.
- 2108 kilometroa,Gurutze Santuaren plazan. Kuadrillategi.
- 2108 kilometroa, Gaintxurizketako bidegurutzean. Txerrimuño.
- 2109 kilometroa, kiroldegiko zubiaren azpian. Tiñelu elkartea.
- 2109 kilometroa, Altamirako biribilgunean (Donostiako irteera). Munttar Txistu Elkartea.
- 2109 kilometroa, Altamirara joateko zubiaren inguruan. Tio Teronen Semeak.
Bide batez, hemen, 20. Korrikako (2017koa) irudiekin HITZAk egindako albisteak:
+ 20. Korrika Lezon, lehen argazki bilduma.
+ 20. Korrika Lezon, bigarren argazki bilduma.
+ 20. Korrika, Korrika Txikia Lezon.