Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Aritz Salamanca: "Sekulakoa izan zen bideokliparen grabazioa"

Aritz Salamanca lezoarra, hainbat kide eta lagunekin batera, 21. Korrikaren abestiaren bideokliparen protagonistetakoa da.

Aritz Salamanca.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/04/10

Klika da 21. Korrikaren abestia. Eta bideoklipa ere badu. Bertan parte hartu du Aritz Salamanca dantzari lezoarrak, hainbat kiderekin batera. Baina Salamancak eta partaide den Tio Teronen Semeak taldeko kideek ez dute horretara bakarrik mugatu Korrikari emango diotena.

Klika-ren bideoklipean parte hartu duzu. Nolatan? Zer nolako esperientzia izan zen?
Kukai Dantzako kide baten eta Tio Teronen Semeen beste kide baten bidez jakin nuen bideoklipean parte hartzeko aukera zegoela. Kukaiko Jon Mayarekin hitz egin, eta aurrera egitea adostu genuen. Beste bi dantzarik parte hartzeko aukera zutela esan zidaten, beraz, Tio Teroneko Mederi Orbiso lezoarra eta Antxon Fernandez urretxuarra ere izan ziren filmaketan. Aritz Lasarguren dantzari bizkaitar laguna ere izan zen bertan. Grabazioa kristoren esperientzia izan zen.

Nolakoa izan zen grabazioa.
Egun oso batez Deustuko pabiloi handi batean egin genuen grabazioa. Kantua ezagututa, eta Fermin Muguruzarekin genituen ideiak kontrastatu ondoren, grabazio ezberdinak egin ziren, zazpi-zortzi. Gauza ia berbera egiten genuen, baina plano ezberdinetatik jasota. Hasieran, musika entzutean, iruditu zitzaigun ez zela erraza izango koreografia egitea. Baina materiala barneratuta, dena oso ondo joan zen. Grabazioan egon zen rolloa oso ona izan zen: Ferminek garbi zuen ideia, guk ere ekarpenak egin genituen, beste dantzariekin —break dantzariak— oso harreman indartsua sortu zen, eta lan egiten oso gustura egon ginen.

Baina zuen ekarpena ez da bideoklipera mugatuko. Hilaren 12an, Korrikaren egunean, kalean izango zarete.
Lezoko Korrika Batzordean parte hartu dut. Dantzarekin zer edo zer egin ote genezakeen esan ziguten; hortaz, Tio Teronen ildotik euskal dantza eta umorea uztartuz, eta jakinda egun ederra dela, herri guztia integratzeko Korrika aurreko herri beroketa bat egingo dugu. Dantza batzuetan guk parte hartuko dugu, beste batzuek inklusiboagoak izango dira.

Tio Teronekoak ganberro hutsak zarete, eta lekukoa eramango duzue. Ez duzue bahituko, ezta?
Ez! [barrez] Lekukoa sakratua da! Gainera, gure kideetako bat, Aritz Olaziregi, aspalditik dabil Korrikako furgonetak moldatzen, oso hurbiletik bizi du Korrika. Ganberroak gara, baina lekukoarekin horrelakorik egiteko adina ez!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.