Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJk bere zerrenda aurkeztu du, hazten jarraitzeko asmoarekin

Rafael Bergaretxe izango da alkategaia, eta bere atzetik egun zinegotzi direnak joango dira. Elkarbizitza ezberdin baten aldeko apustua egin du.

eaj oiartzun Eguerdian egin dute agerraldia. Arratsaldean afiliatuekin elkartuko dira.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/04/11

Oiartzungo EAJk bere zerrenda aurkeztu du gaur goizean. Rafael Bergaretxe izango da alkatetzarako hautagaia, eta zerrendan hurrengo hirurak egun zinegotzi direnak izango dira.

Ekitaldira Maite Peña eta Aintzane Oiarbide gonbidatu dituzte. Gipuzkoako foru gobernuan dauden Oarsoaldeko bi kideak dira, eta biek ala biek eskerrak eman dizkiote Bergaretxeri gonbidapenagatik. Oiarbidek —Bide Azpiegituren diputatua da— Bergaretxeren konpromisoa joera txalotu ditu: “gorabeherarik gabeko abertzale sendoa da, herrigintzaren aldekoa, langile fina eta Oiartzungo beharrak ongi ezagutzen dituena”.

Oiarbidek zuzentzen duen sailak Oiartzunen egindako inbertsioa azaldu du: Lintzirinen moldatutako bidea. “Trafikoa antolatu eta hobetzeko balio izan du”.

Peñak, berriz, alkategaiak lan gaitasun handia eta kudeaketa dituela esan du, eta herritarrei entzuten badakiela. Gizarte Politiken diputatua da, eta hainbat erronka dituztela aipatu du. Gizartearen zahartzearena nabarmendu du, eta eurek plan estrategikoa dutela Oarsoalderako.

Elkarbizitza

Bi errenteriarren ondoren, Bergaretxek hartu du hitza. Oiartzungo EAJ aurrera egiten ari dela esan du, eta hala egiten jarraituko duela. “Horretan sinetsi egin behar dugu”, gaineratu du. EAJren ardatz politiko, sozial eta zibilak errespetuan, tolerantzian eta askatasunean oinarritzen direla baietsi du.

“Elkarbizitza mota ezberdin baten alde egiten dugu. Onartu behar da egon direla aurrerapausoak, baina udal pixka bat atzean geratu da. Biktimei aitortza eta egindako minarena onartu behar dira. Zerbait egiten ari da, isilean, baina aurrera egiteko ezinbestekoa da”, gaineratu du Bergaretxek.

Horrez gain, esan du EH Bilduren udal gobernuak jarrera itxia duela hainbat gaietan: atez atekoa, Urkabe Baita etxea…”Gehiengoen eta gutxiengoen jokoa ulertzen dugu, baina ezin da alperra pasatzen gobernatu”.

Proposamenak

EAJren programaren proposamen batzuei errepasoa eman die Bergaretxek. Trafikoarena konpondu beharreko arazoa dela iritzi du: “Momentu batzuetan, hemen, Elizalde auzoan, aparkatzeko arazoak daude. Trafikoaren fluxua, gainera, aurre egin beharreko gaia da. Aldundiarekin elkarlanean aritu behar dugu, EH Bilduk egiten duenaren kontra”.

Berak ere zahartzea aipatu du. Gizarte zerbitzuek, alor horretan, ongi funtzionatzen dutela uste du, baina are hobeto funtzionatu behar luketela.

“Gure borondatea da zintzo eta oiartzuarren zerbitzura jardutea. Udalaren kudeaketa ongi beharreko zerbait da”, gaineratu du.

“Gure abala da EAJrena; Oiartzunen asko sufritu dugu asko eman dugulako. 1936an bi zinegotzi fusilatu zituzten, eta denak Ezkabako kartzelatik pasatu ziren”, gogorarazi du. Frankismoan eta ondorengo garaian ere hala izan dela esan du: “Klandestinitatean lan handia egindakoa da, eta indarkeriaren garaian tinko mantendu da EAJ. Orain ere bai”.

Hautagaiak

  • Rafael Bergaretxe.
  • Iñaki Arbelaitz.
  • Maitane Larruskain.
  • Yon Goikoetxea.
  • Janire Mitxelena.
  • Iñaki Olaizola.
  • Jon Oiartzabal.
  • Maria Gema Roteta.
  • Miguel Jose Maria Idiazabal.
  • Elene Oiartzabal.
  • Lucas Ramon Etxebeste.
  • Jose Antonio Sistiaga.
  • Jacinto Larburu.
  • Mari Carmen San Jose.
  • Amaia Burgos.
  • Idoia Yeregi.
  • Genaro Kortajarena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.