LAB da lehenengo indarra Errenteriako Udalean
Emaitza ezin hobeak lortu dituela esan du sindikatu abertzaleak. Funtzionarioen artean 91 bozka lortu ditu LABek eta bost ordezkari; laboralen artean berriz, bi ordezkari eskuratu ditu.
LAB sindikatuak irabazi ditu, eta beraz, ordezkari gehien lortu, Errenteriako Udalean egindako hauteskunde sindikaletan. Emaitza ezin hobeak lortu dituela esan du sindikatu abertzaleak. Funtzionarioen artean 91 bozka lortu ditu LABek eta bost ordezkari; CCOO sindikatuak 75 bozka eta beste bost ordezkari lortu ditu; eta ELA sindikatuak 56 bozka eta hiru ordezkari.
Laboralen artean berriz, LABek bi ordezkari eskuratu ditu, eta bat ELA sindikatuak.
LAB sindikatuak udaleko langileek beregan jarritako konfiantza eskertu du: “Ez dugu hutsik egingo”.