Txalaparta ikastaroa egingo dute haur eta gurasoentzako
Abaraxka ludotekak eta Herri Musikaren Txokoak elkarlanean antolatuta, ikastaroa egingo dute larunbat arratsaldean, Soinuenean.
Abaraxka ludotekak eta Soinuenea Fundazioak denbora daramate elkarrekin kolaboratzen, eta datorren larunbatean beste urrats bat gehiago emango dute.
Txalaparta ikastaroa egingo dute haurrentzako eta haien gurasoentzako. Ludotekan izan beharrean, Soinuenean izango da. Herri Musika Eskolako Gema Ines irakasleak eta beste ikasle batzuek gidatuko dute saioa.