Haurtzaroko lau ikasle saritu dituzte Azkue Sarietan
Ikastolako Malen Etxebeste, Mattin Etxebeste, Aitz Aranburu eta Oihane Retegi saritu dituzte, eta Batxilergoko Anne Arrizabalaga ere bai.
Atzo banatu zituzten, Bilbon, Azkue Literatur Sarien XIX. ekitaldiko sariak. Bost oiartzuarrek lortu zuten sariren bat eskuratzea: Haurtzaro Ikastolako DBHko 1. mailako Malen Etxebeste eta 2. mailako Mattin Etxebeste, Aitz Aranburu eta Oihane Retegi. Batxilergoa ikasten ari den Anne Arrizabalagak ere bai jaso zuen aitortza.
Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen dute sariketa hori. 1975an sortu zen lehiaketa, helduentzako bakarrik, eta horrela iraun zuen 1990era arte. 1991tik aurrera gazteen artean literatura sustatzea du helburu.