Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Korrika gaur iritsiko da Oiartzunera, eta bihar joango

Gaur gauean, gauerdia baino pixka bat lehenago, iritsiko da Korrikaren lekukoa Oiartzunera. Arragua auzotik sartuko da, eta Astigarrako bidean atera.

korrika oiartzun
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/04/12

Bi egunez izango da 21. Korrika Oiartzunen. Lasai, ez da 48 orduz herriko zortzi auzoetatik eskuz esku ibiliko. Gaur iritsiko da Korrikaren aurtengo ekitaldia, 23:48 inguruan. Arragua auzotik sartuko da. Hori da aurreikuspena, behinik behin. Izan ere, AEK-k antolatzen duen lasterketa Errenteria-Oreretatik sartzen den aldiro, ospea daukate lekukoa bahitzearena. Ea errealitateak ez duen titularra zapuzten eta Korrikak bi egun hartzen dituen.

Aldeguna elkarteak pareko bizilagunengandik —Lartzabalgo auzo elkarteren eskuetatik— jasoko du Juan Gorritik diseinatutako lekukoa. Oiartzunen barrena bederatzi kilometroz ibiliko da lasterketa, eta lekukoa eraman nahi dutenen kopurua kilometro eskaintza baino handiagoa denez, tarte guztiak zatituko dituzte. Kilometro gehienetan bi izango dira lekukoa eramango dutenak. Bestetan, hiru.

Itxaronaldia hain luzea ez izateko, festa giroa egongo da bazkaldu ondoren. Egun berezia izan ohi da bi urtean behin Korrika bakoitzaren herritik pasatzen denekoa, eta horregatik, mimoz prestatu dituzte hilaren 11ko ekitaldiak. Korrika Txikiak eta Korrika Gazteak bere tokia izango dute. Elizalden zein Iturriotzen afariak antolatu dituzte, eta Malen eta Ekainek kontzertua emango dute, gauari aurre egiteko. Egun hauetan ere, Korrika Kulturalaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, datorren ostirala berotze aldera.

Atzo Garestik atera zen lasterketaren 2.118 eta 2.126. kilometroen arteko ibilbidea Oiartzundik zehar pasako da. Ordubete baino gutxiago emango du herrian, eta nahi duenak aurrera egin dezake. Erronka gogorragoak behar dituenak, hor du Intxixu Trail. Apusturik indartsuena irabazteke da oraindik: euskararena.

Bitxikeria bezala, gaur goizean Bretainiatik irten dira 28 lagun, eta 17:30 inguruan iritsiko dira Oiartzunera. Jexux Leonetek harrera egingo die, eta ondoren Girizia elkartean afalduko dute.

Iaz oiartzuarrek Bretainiako Redadegen egin zuten bezala, aurten bretainiarrek lekukoa hartuko dute Korrikan. Matteon izango da, eta Txipitoko malda igoko dute. Ikastolan egingo dute lo, eta igandean Gasteizera joango dira.

Egitaraua

  • Korrika tonbola egingo dute Done Eztebe plazan, arratsaldean.
  • 15:00etatik aurrera, Korrika Txikia ospatuko dute herriko kaleetan zehar, ikastetxeen biribilgunetik.
  • 17:00etan hasita bertsolariak, euskal dantzak, dantza garaikidea eta abar plazan.
  • Korrika Gaztea 19:00etan hasiko da, Elizalden, eta ondoren afari merienda egingo dute. Ibargaingoek bat egingo dute, musikarekin.
  • Arratsean afariak Girizian (15 euro,euskaltegian erosi); Iturriozko frontoian eta kontzejupean, autogestio-natuak. 21:30ean Malen eta Ekain,eta 23:00etan beroketa.Korrika pasata, brindisa eta karaokea Kataxulon.

Kilometroak

  • Arraguako autobus geltokian. Aldeguna Auzo Elkartea.
  • Urkia etxeko autobus geltokian. Niessen.
  • Laboren. Haurtzaro Ikastola.
  • Atamitxen. Elizalde Herri Eskola eta Institutua.
  • Pikabenen. Sortu-Ernai.
  • Landetxe ondoan. Oihartzun Guk.
  • Plazan. Udala.
  • Herriondoko biribilgunean. EH Bildu.
  • Altzibarko plazan. Altzibarko Jai Batzordea.
  • Olalde-Karrika bidegurutzean. Auzokalte eta Bizardia.
  • Bazkun-zaharren. Iturri Berri.
  • Iturriozko autobus geltokian. Iturriozko Jai Batzordea.
  • Igerobitxiki baserrian. Ttur-ttur.
  • Ibarreko zerrategiko bidean. Talde feministak.
  • Matteon. Bretainiarrak.
  • Xoraburun. Miren areto futbola.
  • Caravanasen. Carrefourreko langileak.
  • Txikierdi Berrin. Gogorzone.
  • Añarrerako bidegurutzean. Oarsoaldeko AEK.
  • Aldura bidean. Intxixu-AEK.
  • Larreaundi nekazalturismorako bidean. Tajoko langileak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.