Trafikoan aldaketak eragingo ditu Korrikak

Korrika Txikiak 15:30ak inguruan irtengo dira, eta ordu horretatik aurrera izango dira lehen trafiko mozketak.

21:05ean iritsiko da gaur Korrika Pasaiara, Altzatik Pasai Antxora. Baina lasterketa nagusiaren aurretik Korrika Txikiak irtengo dira, eta horrek, besteak beste, aldaketak eragingo ditu trafikoan.

15:30ak inguruan irtengo dira Korrika Txikiak lau barrutietan, eta trafikoa denbora tarte horietan eten egingo dutela iragarri du udaltzaingoak. Euskadi Etorbidea, Trintxerpe-San Pedron, 15:30etik 22:30ak bitartean egongo da itxita.

Korrika Txikiak:

Pasaia Donibane:

15:30ean irtengo da Bonantzatik eta eta Meipin bukatuko da 16:25ean.

Pasai Antxo:

15:45ean irtengo da Gure Zumarditik eta 16:20ean bukatuko da toki berean.

Trintxerpe eta San Pedro:

Karmengo Amatik aterako da 15:30ean eta Serafin Esnaola plazan bukatu 16:20ean.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.