Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ezohiko doinuekin eraikiko dituzte bertsoak, larunbatean

Maialen Lujanbiok, Jon Martinek, Miren Artetxek eta Beñat Gaztelumendik bertso musikatu saioa eskainiko dute larunbatean, pleno aretoan.

bertso saioa Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan, Miren Artetxe eta Jon Martinekin batera.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/04/23

Larunbatean, hilak 27, bertso saio musikatua egingo dute, Oiartzungo Bertso Eskolak antolatuta. Adierazi dutenez, norabide aldaketa txiki bat egin dute: azken urtetan bertso poteo bat egin ohi zuten. “Ikusi genuen azken boladan jende gutxiago ibiltzen zela, beste mota bateko saio bat antolatzea erabaki genuen”, azaldu du Jon Martinek.

Luxuzko gonbidatuak ekarriko dituzte: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Miren Artetxe. Jon Martin bera izango da etxekoen ordezkaria. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Haritz Casabal antxotarra arituko da. Musikari bezala Antton Aranburuk eta Beñat Urteagak jardungo dute. Biek ala biek Hotzikara izena zuen talde batean jotzen zuten.

Azkenaldian, bertso saio musikatuei dagokienez, bi korronte egon direla azaldu du bertsolari oiartzuarrak: “Bat Bershow ikuskizunean deribatu du: AEBetara joan ginen duela urte batzuk. Bestea, berriz, Ez da kasualitatea, neskek osatzen duten emanaldia da. Gaiak ere saiatzen dira lerratzen, saioetan normalean tokirik ematen ez zaien alor batzuetara”. Larunbatekoa bien arteko nahasketa bat izango dela jakinarazi du Martinek, “gutxi gora behera”.

19:00etan hasiko da saioa, pleno aretoan, eta aurretik ez da sarrerarik salduko. Hiru euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta ikasleak musu truk sartuko dira.

Doinu ezberdinak

Normalean, bertso saio musikatuetan, bertsolaritzan ohikoak ez diren doinuak erabiltzen dituzte. Hainbat adibide jarri ditu Martinek: “Joan Manuel Serraten La la la; Lili Marlen; Andres Calamaroren Paloma… doinu asko daude musikatik datozenak. Alde horretatik, ohiko bertso saioen zale ez direnei gustatuko zaiela uste dut”.

Esan duenez, Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan eta Pasaiako Mimos tabernan askotan programatu izan dira gisa horretako saioak. Oiartzunen lehenengo aldietakoa izango da. “Gainera”, esan du Martinek, “Maialenek [Lujanbio] ez ditu bertso musikatu saio asko onartzen, eta alde horretatik luxu bat izango da bera Oiartzunen egotea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.