Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Tren Berdea eta sai arreak ikustea, astebururako plana Arditurrin

Arditurriko parketxeak bi ekitaldi antolatu ditu astebururako. Larunbatean meategiaren barrunbeak ezagutuko dituzte, eta igandean, saiak.

sai arrea Paco Garciak sai arre bati ateratako argazkia.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/04/23

Datorren larunbatean, hilak 27, Arditurriko Trena berriro aterako da bidera, bisitariak eramateko. Arditurriko parketxeak prezio bereziak jarri ditu egun horretarako, bidaia eta meategietako bisita konbinatuz.

Trena Pagoaldea industriagunetik abiatuko da Arditurriraino. Hautatzen den bisitaren arabera tren ordutegi bat dagokiola jakinarazi dute. Honakoak dira ordutegiak:

Trena hirutan aterako da Pagoaldea industrialdetik: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Hogei minutu iraungo ditu bidaiak, eta bueltako ordutegiak 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean izango dira. Tren bakoitza bisita hauek egiteko egokituko zaie bisitariei:

  • Trena: 10:30etik 11:15era (bisita sakona) eta 10:45etik 11:15era (oinarrizkoa).
  • Trena: 11:30etik 12:15era (bisita sakona) eta 11:45etik 12:15era (oinarrizkoa).
  • Trena: 12:30etik 13:15era (bisita sakona) eta 12:45etik 13:15era (oinarrizkoa).

Oinarrizko bisitak bost euro balioko du (hiru euro, hamabi urtetik beherakoentzako) eta sakoneko bisitak zazpi, trenaren bidaiak barne. Kasu horretan, hamabi urtetik beherakoek bost euro ordaindu beharko dituzte.

Igandean, hegazti bila

Iganderako, berriz, sai arreen bizimodu eta ohiturak ezagutzeko ibilaldia egingo dute. Aiako Harria natura parkean habiak egiten dituzte hegazti sarraskijale horiek. Hitzaldi baten ondoren, ibilaldi motza emango dute, eta teleskopioz ikusteko aukera egongo da.

Euskarazko hitzaldia 10:00etan hasiko da eta erdarazkoa 10:30etan. Ondoren, bi taldeek bat eginez ibilaldia egingo dute 11:00ak aldera.

Bisitak 5 euroko prezioa izango du eta adin guztietako herritarrei zuzendua dago. Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Bestalde, bisita egunean bertan, prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Hitzaldia osatzeko, eta baita datozen gainontzeko bisitariek ikus dezaten ere, argazki erakusketa bat egongo da ikusgai hilaren 28itik ekainaren 2ra arte. Paco Garcia Giriziako elkarteko kideak atera ditu argazki horiek, hogei urteko lanean.

Ate honetan, irekita

Arditurriko meategiak irekita egongo dira aste honetan —gaur izan ezik— . Aldez aurretik erreserba egitea gomendatu dute, eta horretarako Arditurri parketxera edota Errenteria-Oreretako turismo bulegora idatz daiteke edo Arditurrira deitu (943 49 45 21 edo 688 89 50 68).

 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.