Bost hautagaitza eta sorpresarik ez udal hauteskundeetarako Errenteria-Oreretan

EH Bildu, PSE-EEk, Elkarrekin Podemos, EAJ eta PPk aurkeztu dute hautagaitza udal hauteskundeetarako Errenteria-Oreretan.

botoa oreretan Aurreko hauteskunde batzuetan herritarrak botoa ematen Errenteria-Oreretan.

Bost hautagaitza eta sorpresarik ez udal hauteskundeetarako Errenteria-Oreretan. Orain arte udalean ordezkaritzarik izan ez duen alderdirik ez du aurkeztu hautagaitzarik, pentsa bazitekeen ere Ciudadanos alderdiak aurkeztuko zuela, hilaren 14an Errenteria-Oreretako Foru Plazan egin zuen ekitaldi politikoaren harira. Ez da hala izan. 

EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos, EAJ eta PP alderdiek aurkeztu dute zerrenda alkatetza eta horrenbestez, udalaren gidaritza eskuratzeko, edota ordezkaritza, behintzat. Alkategaien artean bi emakume, EH Bilduren alkatetzarako hautagaia den Aizpea Otaegi Mitxelena eta EAJren alkatetzarako hautagaia den Maite Peña Lopez. Errenteriako Udalak ez du orain arte inoiz emakumezko alkaterik izan. Peñak hautagaitza errepikatuko du, PSE-EEren  Jose Angel Rodriguezek bezala; aurreko udal hauteskundeetan ere aurkeztu zituztelako zerrendaburu beren alderdiek. Elkarrekin Podemosek ere alkatetzarako hautagaia errepikatuko du, Ion Collar Rioseco izango da.

PPk ez zuen lortu aurreko agintaldian zinegotzirik Errenteriako Udalean. Chema Herzog izan da alderdi popularraren aurpegia Errenteria-Oreretan, eta bera izan zen alderdi horrek udalean izan duen azken ordezkaria, momentuz. David Lumbreras Lasa da PPk alkatetzarako aurkeztu duen hautagaia.

21 eserleku jokoan eta aginte maila bakarra, hemendik eta maiatzaren 26ra bitartean, ahalik eta boto gehien biltzen saiatuko dira bost alderdiak.

+ Donostiako Eskualdeko Hauteskunde Batzordean dauden zerrendak. (PDF artxiboa da).

+ 2015eko udal hauteskundeen emaitzak Errenteria-Oreretan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.