EH Bilduk Errenteria-Oreretan egingo du itxiera ekitaldia

Espainiako Gorteetarako Hauteskunde Kanpainaren itxiera ekitaldian Arnaldo Otegik, Bel Pozuetak, Mertxe Aizpuruak eta Iñaki Ruiz de Pinedok hartuko dute parte.

Arnaldo Otegi, Oreretako ekitaldi politiko batean, 2016ko irailean.

EH Bilduk Errenteria-Orereta aukeratu du Espainiako Estatuko Gorteetarako Hauteskundetako nazio itxiera ekitaldia egiteko. Zumardian izango da ekitaldia ostiralean (hilak 26) 20:30ean hasita. Bertan arituko dira Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia, eta Bel Pozueta, Mertxe Aizpurua eta Iñaki Ruiz de Pinedo EH Bilduren Nafarroako, Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuak Espainiako Estatuko kongresurako, hurrenez hurren.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.