Joseba Zaldua Futbol Kanpusa egingo dute Lezon

Joseba Zaldua Futbol Kanpusa uztailaren 1etik 5era egingo dute Plazeta futbol zelaian. 2005-2010 urteen artean (biak barne) jaiotako haurrentzat da.

Joseba Zaldua. Argazkia: Inaxio Esnaola / Irutxuloko Hitza

Realeko jokalari Joseba Zalduarekin lotutako astebeteko futbol trebatze jardunaldiak egingo dituzte uztailaren 1etik 5era Lezoko Plazeta futbol zelaian, Joseba Zaldua Futbol Kanpusa. Sportmadness enpresak antolatu du, Allerru Kirol Elkartearen laguntzarekin. 2005-2010 urteen artean jaiotako haurrentzat da, bi urte horiek barne.

Egun horietako saioak 09:00tatik 14:00tara izango dira. Bertan jokoak, teknifikazio ariketak, eta hainbat dinamika ezberdin egiteko aukera izango da, beti ere futbolean trebatzeko. Izen emateak 95 euroko prezioa du (asegurua barne); ordutegi goiztiarraren aukera ere badago, hau da, 08:00etan has daitezke kanpusean trebatzen haurrak, baina 10 euroko gainkostuarekin. Plazek muga dute. Allerruko jokalariek hobariak dituzte.

Futbol ariketak eskarmentudun entrenatzaileek gidatuko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Gainera, parte hartzaileek ekipazio ofiziala jasoko dute, eta saioetan bisita bereziak izango direla ziurtatu dute. Horien artean, litekeena da Joseba Zaldua Realeko jokalaria Plazetara etortzea. Zozketak eta opariak ere egongo dira.

Izena emateko aukera jada zabalik dago, esteka honetan klikatuz joan daiteke eremu horretara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, honako bideak erabil daitezke:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.