Donibaneko hiru ontzi lehiatuko dira Espainiako batel txapelketan

San Juan-Koxtapeko Haur, Kadete eta Gazte Mailako batelak lehiatuko dira Vigon

Koxtapeko Haur Mailako nesken batelak asteburuko bi estropadak irabazi ditu. Argazkia: J. A. Intxausti.

Asteburuan lehiatuko da Vigon Espainiako Batel Txapelketa, bihar eta etzi, eta han izango dira lehian Pasai Donibane San Juan Koxtapeko hiru ontzi: Haur Mailako eta Kadete Mailako neskena eta Gazte Mailako mutilena.

Haurren Mailan, sanjuandarrekin batera tolosarrak eta zumaiarrak lehiatuko dira, eta, eta kadeteetan oriotarrak; Gazte Mailan, azkenik, Orio eta Tolosa ariko dira sanjuandarrekin batera lehian. 

Senior Mailan, emakumetan bi ordezkari euskaldun baino ez, eta biak bizkaitarrak: Kaiku eta Deustu.

Mutiletan, Senior Mailan, pasaitarrik ez, eta bi ontzi euskaldun baino ez  lehian, Kaiarriba eta Zierbana; Gazteen Mailan, San Juanekin batera, Isuntza eta Zierbena ariko dira eta Kadete eta Haur Mailan, Isuntza, Zumaia eta Tolosaldea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.