EH Bilduk irabazi du Lezon
EH Bilduk eta EAJk nabarmen irabazi dute botoetan 2016ko hauteskundeekin alderatuz. Elkarrekin Ahal Duguren beherakada handia.
Lasai joan da hauteskunde eguna Lezon. Gaurko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, kongresurako bildu diren botoetan Lezon EH Bildu izan da garaile, bigarren izan den EAJri 411ko boto ateraz. Hirugarren indarra, EAJtik oso hurbil, Elkarrekin Ahal Dugu izan da, 740 botorekin. Laugarren indarra PSE-EE izan da (472), bosgarrena PP (93), eta ondoren joan dira Ciudadanos (68), Vox (32) eta PACMA (31).
2016ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin alderaketa egiten bada, oso nabarmena izan da Elkarrekin Ahal Duguren jaitsiera, 358 bozka galdu dituelako. Hau da, 2016an lehen indarra izatetik, hirugarrena izatera pasatu da. Hazkunde handiena EH Bildurena izan da (+371), eta EAJ ere asko hazi da (+324). PSE-EEk ere gora egin du botoetan, 169tan egin duelako gorantz. PPk ia erdira jaitsi du jarraitzaileen kopurua, eta Ciudadanosek 2016an baino lau boto gehiago lortu ditu.
Jarraian, Lezoko emaitzen zerrenda (parentesi artean 2016ko kongresurako botoen kopurua).
- EH Bildu: 1.192 boto (821).
- EAJ: 781 boto (457).
- Elkarrekin Ahal dugu: 740 boto (1.098).
- PSE-EE: 472 boto (303).
- PP: 93 boto (169).
- Ciudadanos: 68 boto (64).
- Vox: 32 boto.
- PACMA: 31 boto (16).
