2.000 euro Kolonbiako Sierra Nevadako kalteei aurre egiteko
Errenteriako Udalak diru laguntza bideratu du joan den otsailean Kolonbiako Santa Martako Sierra Nevadako suteak eragindako kalteak konpontzeko. 2.000 euro bideratu ditu udalak guztira, larrialdi humanitarioen atalean ematen dituen laguntzen barruan.

Seynimin komunitatearen inguruan izan zen sutea, eta bertan bizi diren familia Arhuacoek hainbat galera izan zituzten ondorioz, etxebizitzak, sukalde komunitarioak, eskolak eta liburutegia erre ziren. 57 familia inguru kaltetu zituen suteak. 2.000 euroko ekarpenarekin, bertako Tayrona konfederaio indigenaren bidez bertan lanean ari diren boluntarioen eta familien sostenguan lagundu nahi du udalak; zehazki, jangela komunitarioa berreraikitzeko, bertarako jakiak erosteko, nahiz tresneria errekuperatzeko bideratu du laguntza.
Errenteriako Udalak urtero egiten ditu larrialdi humanitarioetarako ekarpenak, eta hau izanda aurtengo lehenengoa. Gainera, herriko elkarte baten bidez kudeatu da, Mikelazulo Kultur Elkartearen bidez, zehazki. Epe motzean Resistencia dokumental laburra eskainiko du Mikelazulok Santa Martako Siera Nevadako mendiko biztanleen egoeraren eta testuinguruaren berri emateko.