ihar bertan helduko dira jaiak, eta 19:00etan botako dute txupina auzo merkatarien ordezkariek, Gurekin Auzo Elkarteak azaldu duenez, "jaien antolaketan eskaintzen duten laguntza eskertzeko".
Errenteriako Udalak diru laguntza bideratu du joan den otsailean Kolonbiako Santa Martako Sierra Nevadako suteak eragindako kalteak konpontzeko. 2.000 euro bideratu ditu udalak guztira, larrialdi humanitarioen atalean ematen dituen laguntzen barruan.
Oiartzabalek bigarrenez jarraian irabazi du Errenteria Atletismo Taldeak antolatzen duen mendiko lasterketa. 100 korrikalari iritsi dira helmugara.
Dena irabazi dute arrosek Haur Mailako nesken batelarekin; liga, Gipuzkoa, Euskadi eta orain Espainiakoa.
PSE-EE izan da garaile Errenteria-Oreretan. Alderdi sozialistak 5.801 boto eskuratu ditu (%26,54), eta bigarren indarra izan da Elkarrekin Podemos, 5.195 botorekin (%23,77) eta garailetik 706 botora. EH Bildu hirugarren indarra izan da.
Maiatzaren 16ra arte egin daitezke eskaerak
Ostegunean zabalduko ditu ateak erakusketak (maiatzak 2) Xenpelar Etxearen erakusketa aretoan eta 10era arte bisitatzeko aukera izango da 17:00etatik 20:00etara.
Programa "integratzailea eta kontsentsuzkoa" ondu nahi dute Lezoko sozialistek
San Marko gotorlekuaren ingurua festarako eremu izan zen atzo, erromeriagatik. Igande goxoa igarotzeko aukera izan zuten bertan izan zirenek.
Eskerrak eman dizkie Errenteriako PSE-EEk atzoko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan bere alde bozkatu zuten errenteriarrei: "Erakutsi diguten babesa eta konfiantza eskertu nahi diegu".
Maiatzaren 8tik ekainaren 19ra bitartean, asteazkenero elkartuko dira, idatzi eta irakurtzeko oinarrizko ezagutza sustatzeko.
Hamahiru puntuko gai zerrenda jorratuko dute bihar arratsaldean. Herriko elkarteei eman beharreko laguntzak izango dira, beste behin, gai nagusiak.