'Empalabramiento', alfabetatzeko aukerarik izan ez duten andreentzako

Maiatzaren 8tik ekainaren 19ra bitartean, asteazkenero elkartuko dira, idatzi eta irakurtzeko oinarrizko ezagutza sustatzeko.

Maiatzaren 8an hasi eta ekainaren 19ra bitartean, Empalabramiento izeneko tailerra emango dute Oiartzunen. Alfabetatzeko aukerarik izan ez duten emakumeei zuzenduta dagoen ikastaroa izango da.

Nerea del Campok emango du ikastaro hori, asteazkenero, bi orduz (16:30etik 18:30era). Berak sortu zuen tailerra, eta helburua da irakurri eta idazteko oinarrizko ezagutza ematea. Tailerra dohainik izango da eta ez da aldez aurretik izena eman beharko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.