Hamabi botoko aldea baino ez Pasaiako lehen hiru indar politikoen artean

Elkarrekin Ahal Dugu-k irabazi ditu hauteskundeak, eta EAJ eta EH Bildu izan dira bigarren eta hirugarren indarra, hurrenez hurren.

irun.ontzia Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak

2016ko hauteskundeetan gertatu antzera Elkarrekin Ahal Dugu-k irabazi ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak Pasaian, eta duela hiru urte bezala, EAJ, EH Bildu eta PSE-EE izan dira, hurrenez hurren, kongresurako boto gehien pilatu dituzte indar politikoak.

Nabarmentzekoa, baina, lau alderdien artean dagoen distantzia txikia. Elkarrekin Ahal Dugu eta EAJren artean, esaterako, bost botoen aldea baino ez, eta EH Bildu eta EAJren artean, zazpi botoko aldea besterik ez.

Koska bat bat beherago PSE-EE -Elkarrekin Ahal Dugu baino 59 boto gutxiago jaso ditu- eta  hortik behera alde handia. Espainiako eskuineko alderdiek babes gutxi lortu dute Pasaian.

Emaitzak 2016ko hauteskundeekin alderatuta, tendentziak errepikatzen dira, baina alderdi politiko nagusien arteko aldeak nabarmen murriztu dira. Beraz, eta aldeak alde, lehia estua aurreikus daiteke udal hauteskundeetara begira.

Alderdiak                        Kongresurako botoak (parentesi artean 2016koak)

  • Elkarrekin Ahal Dugu…………   1.956 (2.697)
  • EAJ………………………………….    1.951  (1.411)
  • EH Bildu…………………………..    1.944 (1.397)
  • PSE-EE…………………………….    1.897  (1.173)                  
  • PP……………………………………       380  (674)
  • C’s……………………………………       205  (205)
  • Vox………………………………….        109
  • Pacma………………………………       100   (97)
  • Aulki Zuriak……………………..          14  
  • Zero Murrizketa-Berdeak…..          14
  • ELAK………………………………           12
  • Bidezko Mundurantz………….         11
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.