Espainiako Batel Txapelketa irabazi dute San Juan Koxtapeko neska arraunlari gazteenek
Dena irabazi dute arrosek Haur Mailako nesken batelarekin; liga, Gipuzkoa, Euskadi eta orain Espainiakoa.
Vigon lehiatu da asteburuan Espainiako Batel Txapelketa eta San Juanek hiru batelekin parte hartu du eta trapu bat irabaztea lortu, Haur Mailako Nesken batelari esker.
Oso lehiakor aritu dira San Juango arraunlari gazteak aurten eta titulu denak poltsikoratu dituzte: Liga, Gipuzkoa, Euskadi eta orain, azkena, Espainiakoa.
Kadete Mailako neskentzat, ordea, gauzak ez dira hain ongi joan Vigon. Finalerako sailkatzea lortu zuten, baina bosgarren tokian helmugaratu ziren atzo. Titulua, kasu honetan, Galizian geratu da, Ferroleko neskak gailendu direlako.
Sanjuandarren hirugarren batelak, Gazte Mailako mutilena, brontzezkoa irabaztea lortu du, eta kategoria berean urrea eta zilarra, Zierbena eta Isuntzarentzat izan dira hurrenez hurren.
Senior mutiletan Kaiarribak irabazi du txapelketa eta emakumetan Riveirak.