Izan zirenak gogoan, margo bidez
Mural ikusgarri bat sortu dute Pasai Antxon erraketistak omentzeko
Denen ahotan da Pasai Antxon erraketistak omendu asmoz sortu duten mural ikusgarria. Gehienen gustuko, nahiz askoren iritziz garesti. Biteri plazako pilotalekuaren atzeko paretan margotu dute, garai bateko errakestistak gogoan.
Maria Dolores Larramendi, Maria Luisa Senar eta Maria Pilar Belza omendu dituzte horma paretako pinturaren bidez, hirurak pasaitarrak eta errakestista profesionalak izandakoak.
Haiekin batera, Jose Manuel Linazasoro antxotar pilotari handia, ‘Txulofronton’ ezizenaz ezaguna izan zen “aurrelari beldurgarria”.
Artelan bat frontoian, oharkabean bide urratzaile izan ziren haien omenez.