Posta bidezko botoetarako bulegoak zabalik mantenduko dituztela iragarri du PSE-EEk
Maiatzaren 16ra arte egin daitezke eskaerak
Posta bidezko botoak tramitatzeko bi bulego ditu PSE-EEk Pasaian, Trintxerpen bat eta Antxon bigarrena, eta biak zabalik mantenduko dituztela jakinarazi dute, oraingoan, udal, foru eta Europako hauteskundeetarako botoak tramitatzeko helburuz. Jakinarazi dutenez tramitazioak maiatzaren 16ra arte egin daitezke.
Posta bidezko botoaz gain, gaixo daudelako edo bestelako ezintasun bat dela medio irten ezin duten pertsonentzako zerbitzua ere eskainiko dutela iragarri dute, etxean bertan notario aurrean bozkatzeko aukera izan dezaten.
Trintxerpeko bulegoa Gudarien Enparantzan du PSE-EEk, 59. zenbakian, eta Antxokoa Hamarratxeta kaleko seigarrenean.
Ordutegia, ondokoa:
- Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.
- Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara.