PSE-EEko Jose Angel Sanchez "pozik" herritarren ekarpenekin
Programa "integratzailea eta kontsentsuzkoa" ondu nahi dute Lezoko sozialistek
PSE-EEko alkategai Jose Angel Sanchezek publikoki eskertu ditu herritarrek beren alderdiak zabaldutako parte hartze prozesuari egindako ekarpenak. Iradokizun eta ekarpen horiekin ondu nahi du PSE-EEk hauteskunde programa, “kontsentsuzkoa eta integratzailea” izan dadin, eta guztiak aztertuko dituztela agindu du. “Lezoarren inplikazioak Lezo hobe bat eraikitzen baimenduko digula sinetsita nago”, adierazi du Sanchezek.
Zehaztu dutenez, bildu dituzten ekarpenen artean ondokoak nabarmentzen dira: aparkalekuen faltari dagozkionak; bizikletaren erabilera sustatzera bideratutakoak; kaleak oinezkoentzat egokitzeko proposamenak; Arratokiko eremuari irtenbideak; Lezo garbi eta zarata gutxiagoko bat lortzeari buruzkoak; birziklapena sustatzeko politikak eta herriko gazteriari protagonismoa ematea aldarrikatzen dutenak.